XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Artetik, chehetasun zonbait emaiten ditu izkiriatzeko moldeaz, bai eta jakin-arazten, ez duela bi zathietarik lehena baizik ager-araziko, zer begitarte eginen dioten ikus-artean.
Obrak alabainan lehen bizikoan emaiten da aditzera zenbat kalte egiten duen luzamendutan ibiltzeak, egitekoen geroko uzteak
; bigarrenean kidatzen da eta aitzinatzen luzamenduak utzirik berehala bere eginbideari lothu nahi zaikana
.
Eskuetan dugun liburua askotan irakurtua dugu, eta Inchauspe zenarekin aitor dugu kapituluak guti aski nahasiak direla.
Ez bide ditu Axular-ek berak ordenu hortan ager-arazi.
Inchauspe-k bere gisako segida batean ezarri ditu, bainan ez zaiku iduri arrimu berri horrek ere gauzak arrunt argitzen eta hachean emaiten dituela.
Huna nola parteka ginitzazkeen
Liburuaren geia hanche da: geroko ez utz bekatutik atheratzea
.
Erakusten du lehenik zertako ez den luzamendutan ibili behar, eta gero zoin diren bekatu zailenak eta errotik athera gaichtoenak.
A. ZERTAKO EZ DEN LAZAMENDUTAN IBILI BEHAR.I.- Geroko uzten den konbersionea mentura tcharrean da
1. Geroa ez da gure eskuko (IV - V).
a) bizitzeko segurantzarik ez dugu;
b) menturari ez ditake fida;
2. Geroago eta nekezago da oneratzea:
a) luzatzeak ez du onik: gero dionak bego (VI);
b) luzatzeak usantza gaichtoa emaiten du (VII);
c) bekatorea gogortzen du (VIII);
d) non ez duen bethikotz gaizkiari josten (IX).
- Bekatoreak galdatuko du: Jainkoaren miserikordian ez othe ditake fida?
Ihardesten dio Axular-ek:.
a) bai fidatu behar dugu (X);
b) bainan Jainkoa zuzena dela orhoituz (XI);
II.- Gure bekatuzko estatuak zeru-lurrak trichtatzen ditu:.
1. Zeruan:
a) Jainkoa laidostatua da (LIII);
b) Aingeruak penatuak dira (LIV);